Guardia zibilak «berriz ere gazteei molestatzen eta modu txarrean tratatzen hasi» direla ikusirik, Udalak ahobatez babesa adierazi die gazteei eta Berako kuartelean zein Nafarroako Gobernuaren delegazioan horrelako gertaerak izan ez daitezen behar diren gestioak eginen ditu. Udal batzarrean jakinarazi zutenez, «berriro badira arazoak guardia zibilek gazteekin duten jarrerarekin. Izan dira abusuak eta berriro hasi dira molestatzen. Aldiro gertatzen ari den gauza da, lehen salatu zen, baretzen dira momentuan, baina gero berriro hasten dira». Ez da kontu berria. Iazko martxoaren 31n, guardia zibil eta foralen jokabidea salatu zuten prentsaurrekoan Udalak eta Kaxerna Gaztetxeak.