Eskualdeko Txistulari Eguna Beran eginen da martxoaren 20an

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 15a

Txistulari eta txistulari ohiei parte hartzeko deia egin zaie

Arantzari lekukoa hartuz, aurten Beran eginen da eskualdeko txistulariak elkartuko dituen Txistulari Eguna. Hilaren 20­an, igandea, izanen da.

• 09:30ean txistulari eta atabalariei ongietorria.

• 10:00etan dianak zazpi taldetan banatuta.

• 11:00etan gosaria.

• 12:00etan Altzateko Plazatik Herriko Etxeko Plazara kalejira.

• Segidan, elizako orga­noaren funtzionamendua azalduko du Josu Goiak, eta gero, Aurres­kua, Kortesko martxa, Xalbadorren Heriotzean eta Agur Jauna piezak joko dituzte organo eta txistuarekin.

• Ondotik bazkaria.

Antolatzaileek egun honetan parte hartzeko gonbite berezia luzatu diete he­rriko txistulariei, baita txistulari ohiei ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun