«Gidatzeko ohituretan sakondu behar dira kontsumoa murrizteko neurriak»

Gurutze PIKABEA 2011ko mar. 15a, 15:23

Amaia Carrion Ekokarneta ateratzeko eskuorria eskuetan duela. TTIPI TTAPA

2010eko azarotik 2011ko apirilaren bukaera arte, Ekokarneta deritzon txartela ateratzeko aukera eskainiko du Autoeskolen Konfederazio Nazionalak gidabaimena ateratzen ari direnentzako. Gidari eraginkorra eta kutsadura murrizteko helburua duen egitasmo honekin eskualdeko bi autoeskolek bat egin dute: Lesaka eta Doneztebe autoeskolek. Ekokarneta lortzeko zer egin behar den eta seguru gidatzeko eta kontsumoa murrizteko teknikak zein diren azaldu dizkigu Amaia Carrion Lesaka autoeskolako kideak.

 

EKOKARNETA

«Ingurumenaren alde eginez eta segurtasunez gidatzeko zer egin behar den azal­tzen da Ekokarnetarekin»


NEURRIAK

«120 orduko gehieneko abiadura 110era jeitsiz eta martxa luzean, kontsumoa mu­rriz­­tuko da. Baina 60 kilometro orduko abia­­duran eta erreboluzio haundietan, gehiago kontsumituko dugu. Abiadura berdinarekin kontsumoa desberdina izan daiteke».

 

Zer da Ekokarneta?

Gidari eraginkorragoa izateko edo kutsadura gu­txia­go sortzeko gida­tze­ko moduaz kontzien­tzia­tzeko Autoeskolen Konfederazio Nazionalak mar­­­txan paratu duen ekimena da, autoaren azter­keta teorikoarekin batera egin beharrekoa. Bi orri ematen zaizkio ikasleari: bat hamar galdera dituen test batekin eta bertzea zozketa eta promozioen zerrendarekin. Ikasleak galdetegia bete behar du eta autoeskolak zuzendu­ eta zigilua eman. Hamar galderak ongi eran­tzu­ten dituenari Ekokarne­ta izeneko txartela ema­ten zaio. Eko­karne­tak Fiat eta Shell­­ek emandako sarien zoz­ketan parte hartzeko ere balio du. Sari potoloe­na autoa da, baina erregaien ba­­leak ere zozketatzen dira.

Zertan sakontzen da?

Ingurumenaren alde eginez eta segurtasunez gidatzeko zer egin behar den azaltzen du. Adibidez: motorra mar­txan jar­tzeko ez da azele­ratu behar. Ibiliaz berotu behar da eta mar­txan jarri eta abia­tzea da onena; mar­txa egokiak erabili behar dira, ahalik eta luzeenak. Zenbat eta erreboluzio haundiagoetan ibili, orduan eta gehiago kon­tsu­­­­­mitzen da eta lehe­nen­­­go martxa ahalik eta gutxien erabili behar da. Beharrezkoak ez diren martxa aldaketak saihestu behar dira; motor ba­laz­­ta ere erabili behar da abiadura jeisteko, hau da, mal­­dan behera frenatzeko martxa laburrak erabi­li; pneumatikoen presio egokia mantendu; gida­tze­rakoan abiadura kons­tan­tea mantendu; ra­len­tia sai­hes­tu; motorra piztuta utzi­ beharrean, ogia edo egunkaria erostera joaterakoan motorra itza­li; aire egokitua 23-24 gra­du­tan mantendu; lei­hoak­­ itxi; beharrezkoa de­­na baino zama gehiago ez era­man; gomenda­tutako oktanajea baino gu­txiagoko gasolinarik ez erabili; aire iragazkia garbi mantendu eta ibilgailuaren man­ten­tze lanak ongi egin behar dira. Gidatze teknikez gain, hainbat erregairen tra­ta­menduak ere azal­­­tzen dira Eko­kar­neta­ren gi­dan: hidrogenoa, me­ta­­noa, bioetanola, biodie­sela... Gure inguruan aukera gutxi daude, baina jendeak jakin dezan, ekologikoak eta ingurumena gutxiago honda­tzen duten erregaiak dira. Tekno­lo­gia berriekin ere gu­txi­tu daitezke kon­tsu­moa eta kutsadura. Olio­ motez eta ira­gaz­ki berriez ere ikasten da Ekokarneta ateratzean, ku­tsa­­du­ra murrizten dutelako.

Zer moduzko erantzuna izaten ari da eskualdean Ekokarneta?

Ez du erantzunik izan. Gaia datorrenean pixka bat gehiago sakontzen hasten gara, baina gidabaimen arrunta ateratzeko ­ sar­tzen ez denez, jendeari ez zaio interesa­tzen; gidabaimenari da­go­kiona axola zaio.

Aunitz gelditzen da segurtasun eta ingurumenaren alde jendea kon­tzientziatzeko?

Bai. Gure esku dauden gau­­zak egiteko kontzien­tziatua dago jendea: mar­txa luzeak erabiltzeko, adibidez, nahiz eta gero batzuek astakeriak egiten dituzten. Baina erregai eta sis­tema­ berriak urruti ikus­ten ditu­gu, auto elektrikoa eta bio­diesela esaterako.

Zer iruditzen zaizu Espainiako Gobernuak kon­­tsumoa murrizteko abiadura muga jeistea?

Gidatzeko ohitu­re­tan sakonduko beharko lirateke neurriak. 120 kilo­me­tro­ orduko gehieneko abia­dura 110era jei­tsiz eta martxa luzean joa­nez, kontsumoa murriz­tu­­­ko da. Baina 60 kilome­tro orduko abiaduran eta erreboluzio haundietan, gehiago kontsumituko dugu. Abiadura berdinarekin kontsumoa desberdina izan daiteke, gida­tzeko ohitu­rak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun