Arpa eta kitarra kontzertu berezia izanen da martxoaren 16an Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 15a

Jesse Sparhawk & Eric Carbonara bikoteak kontzertua eskainiko du asteazkenean Berako Kultur Etxean. Utzitako argazkia

Asteazken arratseko 20:00etan hasiko da Jesse Sparhawk & Eric Carbonararen emanaldia

Jesse Sparhawk & Eric Carbonara bikotearen kontzertua entzungai izanen da martxoaren 16an, asteazken arratseko 20:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean.

Sparhawk-ek arpa jotzen du eta Carbonarak 22 sokako chaturangui kitarra berezia eta kultura ezberdinetako piezak jotzen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun