Zuhaitzaren Eguna ospatu zen martxoaren 13an Beran

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 15a

Jendetza bildu zen igandean Lizuniaga inguruan, Zuhaitzaren Egunean parte hartzera. Utzitako argazkia

Ehiza eta Arrantza Elkartearen ekimenez 50 zuhaitz landatu ziren Lizuniaga aldean

Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatutako Zuhaitzaren Egunak arrakasta ederra izan zuen martxoaren 13an, igande goizean. Kasik ehun lagun hurbildu ziren Lizuniaga granja ondora, horietako aunitz neska-mutiko ttikiak, Udalak emandako bertako haritzak landatzeko asmoarekin.

Guzira 50 zuhaitz landare inguru landatu zituzten eta aurten ere zuhaitzek txartel bana zuten, landatu duenaren izenarekin. Auzolanean parte hartu zutenendako hameketakoa eskaini zuen Ehiza eta Arrantza Elkarteak. 30 bat urte daramazki Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea egun hau antolatzen eta partehartze handia izaten ari da azken urteetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun