Berako VII. Mendi Maratoi Erdian izen emateko epea zabaldu da martxoaren 14an

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 14a

500 korrikalarik parte hartu zuten iaz Berako Mendi Maratoi Erdian. Artxiboko argazkia

Aurtengoan Nafarroako Taldekako txapelketa erabakiko da

Martxoaren 14an, astelehen goizeko 09:00etatik aitzinera ireki da apirilaren 17an jokatuko den Berako VII Mendi Maratoi Erdia – V. Ibardingo Sarian izena emateko epea. Azken urteetan izan den dortsal eskaera dela eta, 450 dortsal jarri ditu parte hartu nahi duenantzat eskuragai lasterketa antolatzeaz arduratzen den Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Agerra Mendi Taldearekin eta Gure Txokoa elkartearekin batera. Inskripzioa taldearen web-aren bidez egin ahal izanen da, www.manttale.com, 22 euroren truke federatuak daudenentzat eta 25 euro federatuak ez daudenentzat, martxoak 27a baino lehen edo partaide kopurua bete arte.

Taldekako Nafarroako txapelketa

Iaz 500 lasterkarik parte hartu zuten proban eta Nafarroako Koparako puntuagarri izan zen bezala, aurten Taldekako Nafarroako Txapelketa izanen da. Iaz Lakuntzan Berako Manttale garaile izan zen txapelketa hontan eta aurten ere lehia horretan izanen da ziur aski. Berako lasterketako ibilbideak ez du aldaketarik izanen, 21 kilometroko distantzian, 2.714 metroko desnibel metatua gainditu beharko dira. 9,7 kilometro malda goiti izanen dira eta 10,9 km beheiti, gehienezko igoera portzentajea %45 delarik. Froga gogor honen abiapuntua eta helmuga Berako kiroldegia izanen da eta punturik garaiena Larrun mendia (900,40 m).

Aurtengo edizioan sariak mantenduko ditu lehenengo bortz sailkatuentzat bai emakumeen kategorian eta bai gizonezkoenean. Lehenengoak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 250 eta hirugarrenak berriz, 200 euro. Ibardindik (6,6 km) pasatzen den lehen korrikalariarentzat 150 euroko saria mantenduko da, eta mantendu eginen da, modu berean, Didier Zagok frantziarrak iaz ezarritako lasterketako errekorra (1:40:02) gainditzea lortzen duenarentzat izanen den 300 euroko saria.

Frantziarrak iaz 2009an lortutako garaipena errepikatu zuen eta bi garaipenekin, Ionut Zinca eta Fernando Etxegarairen garaipen kopurua berdindu zuen. Emakumeen artean, Alizia Olazabalek bere laugarren garaipena erdietsi zuen.

Izena ematen duten guztiei ondoren adierazitako produktuak dituen poltsa bana banatuko zaie: Martikoren produktuak, produktu energetikoak, Lorpen galtzerdiak, eta Craft markako kamiseta bat, eta beharrezkoak dituzten zerbitzu guztiak eskura edukiko dituzte (txipa, dutxak, jan-edatekoak kontroletan eta lasterketa ondoko luntxa).

Aurten ezarriko den kronometraje zerbitzuari esker, tarteko denborak ikusi ahal izanen dira helmuga puntutik, bertan ezarriko den pantaila batean, baita helmugaratzean ere. Korrikari bakoitzak bere sailkapena eta denbora jasoko du sms bidez.

Azken bi urteetan jokatu izan den gaztetxoen lasterketa berriz ez da eginen aurtengoan. Data eta ibilbide egokiagoren bat bilatzen ari da Manttale ezaugarri hauek izanen dituen proba bat antolatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun