Hip-hop eta reggae besta izanen da martxoaren 19an Berako Gaztetxean

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Graffitiak, kontzertuak eta Dja izanen dira Kaxernan larunbatean

Larunbat honetan, martxoak 19, hip-hop eta reggae besta eginen da Kaxerna Gaztetxean. 17:00etan graffitiak eginen dira; 20:00etan berendu afaria eta ondotik, kontzertuak eta break dance erakustaldia izanen dira. Sarrea 6 euro kostako da eta afaria barne izanen du. Bertzeak bertze, Goienetxe anaiak eta Norte Apacheren saioak izanen dira eta A-rasta-k sound sistem disko jartzaile lanean ariko da. Gero, gaupasa izanen da herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun