Inauterietako karroza politenak saritu ditu Berako Larun Haizpe Elkarteak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 11

Bidasoako Tren Txikia irudikatzen duen karrozak lortu du lehen saria Utzitako argazkia

Bidasoako Tren Txikia irudikatzen zuenak lortu du lehen saria

Berako Larun Haizpe merkatarien elkarteak inauterietan mozorro eta karrozarik dotoreenak saritzeko ohiturari eutsi dio aurten ere eta gargero jakinarazi du aurtengoan irabazle suertatu direnak.

Berako Larun Haizpe merkatarien elkarteak inauterietan mozorro eta karrozarik dotoreenak saritzeko ohiturari eutsi dio aurten ere eta gargero jakinarazi du aurtengoan irabazle suertatu direnak.

Lehenbiziko saria, Bidasoako Tren Txikiaren lokomotora irudikatzen zuen karrozarentzat izan zen eta koadrilla honek, Jasolan erabiltzeko 200 euroko balea izanen du.

Bigarren saria, marinel dotoreez hornitua zegoen itsasontziarentzat izan zen eta hauek 150 euroko balea izanen dute, Beti Jai jatetxean erabiltzeko.

Hirugarren saria, guardia zibil, gendarme eta kontrabandistez inguratua ageri zen aduanaren karrozarentzat izan da eta hauek 100 euro gastatu ahal izanen dituzte Zubiondo jatetxean.

Hobekien mozorrotu zen ostatuak ere izan zuen sari berezia. Lixoia ostatuko hondartza izan zen onena Larun Haizpe elkarteko epaimahaiaren ustez. Merkatarien Elkartetik, mozorroen ugaritasuna eta herriko karriketan izan zen animazioa azpimarratu nahi izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun