44 bikotek hartu zuten parte martxoaren 5ean, larunbat arratsaldean Berako Gure Txokoa elkarteak antolatutako mus txapelketa azkarrean. Irabazleak Jose Mari Zelaieta eta Jose Mari Irigoien izan ziren eta honenbertzez sari ederra eskuratu zuten, 400 euro eta txapelak.
Azpitxapeldunak Iñaki Ugartemendia eta Joxe Zubieta izan ziren eta saritzat Zalain jatetxean bi lagunendako afaria jaso zuten. Hirugarrenak Esteban Pikabea eta Txomin Elgorriaga izan ziren eta saria Zubiondo jatetxean bi lagunentzako afaria izan zuten. Laugarrenak Mikel Arburua eta Iñaki Legazkue izan ziren eta Martiko produktuen lote bana jaso zuten saritzat.