Bertze urte batez, Mus Txapelketa azkarra antolatu du Gure Txokoa Elkarteak. Larunbat honetan, martxoak 5, eginen da, 16:00etan hasita. Halere, izen-ematea aitzinetik egin beharko da, 15:00etatik aitzinera Iamotenean, bikoteko 12 euro ordainduta.
Sari potoloak banatuko dira lehen lau bikoteen artean: lehenbizikoak 400 euro eta txapelak eskuratu ditu; bigarrenak Zalain jatetxean afaria; hirugarrenak Zubiondo jatetxean afaria eta laugarrenak Martikoko produktuen bi lote.