Zakozaharrak inauterietako igandean aterako dira aurten ere Lesakan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 3a

Fraindarrak astelehenean eta asteartean ibiliko dira baserriz baserri. Artxiboko argazkiak

Goitarrek eta Fraindarrek bere ohiko ibilbideak eginen dituzte baserri auzoetan

Martxoaren 3ko, Ortzegun Gizeneko Arraultze Arraultze eskean herriko eta auzoetako etxeetan ibili ondotik, larunbat arratsean ikusiko dira Lesakan inauterietako lehenbiziko mozorroak. Halere, igandean hasiko dira egun osoko ospakizunak eta horietan, leku berezi-berezia izanen dute Zakozaharrek.

Martxoaren 6an, igande goizeko 08:00etan Goitarrak Auzoberri, Endara eta Zala auzoetan ibiliko dira.

Herrira bueltatuz, 17:00etan Trikitixa taldeak lagunduta eta Plaza Zaharretik abiatuz, mairu eta Zaku zahar ttikien kalejira herrian barrena ibiliko da.

Beranduxeago, 18:00etan Musika Bandak lagunduta Zaku Zaharren kalejira eginen da. 19:00etan dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.

Martxoaren 7an, astelehen goizeko 08:00etan Fraindarrak ‘arraultze arraultze’ eskean ibiliko dira baserrietan barna. Eguerdi partean Iñauterietako orgak ikusten hasiko dira Plaza Zaharrean eta inguruan. 19:00etan dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.

Gainerakoentzat inauteriak bukatuk izanen badira ere, martxoaren 8an, asteartean, Izotzaldea inguruko baserrietan ibiliko dira oraindik Fraindarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun