90 pilotari aritu dira Bortzirietako Eskuz Banakako Txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Hainbat pilotarik parte hartu dute Bortzirietako eskuz banakako hamargarren pilota txapelketan. Jose Mari Telletxea

90 pilotari aritu dira Bortzirietako Eskuz Banakako Txapelketan

90 pilotarik hartu dute parte aurtengo Bor­tzi­rietako Eskuz Ba­naka­ko Txapelketan. Arantzako Ekaitza,  Baztango Txaruta, Berako Gure Txokoa, Etxa­larko Altxata, Hondarri­biko Pilota Eskola, Igantziko Biltoki, Iruñeko Donibane, Lesakako Arkupe eta Oiar­tzungo Oiarpe pilota eskoletakoak dira parte hartu duten pilotariak. Aben­duaz geroztik lehian ibili ondotik, otsai­laren 12an jokatu ziren txapelketaren hamargarren edizio honetako finalak Lesakako pilota­lekuan. Gehienak parti­da borrokatuak eta orekatuak izan ziren, eta ikus­leak gustura egon ziren.

Aurrebenjamin mai­­lan, Lesakako Arkupeko bi pilotari izan ziren aurrez aurre eta partida borrokatu baten ondotik, Imanol Ugalde­berek 18-16 irabazi zion Xuban Fernandezi.

Benjamin B mailan ere partida polita ikusi zen eta Igantziko Biltokiko Patxi Loiartek 18-14eko markagailuarekin irabazi zion Lesakako Arkupeko Asier La­rralderi.

Benjamin A mailan, Txaruta pilota eskolako Oier Ariztegi nagusitu zen, 18-15eko emaitzarekin Goizuetako Umore Ona­ko Eñaut Apezetxeari irabazi zion.

Alebin B mailan, Etxalarko Altxata elkarteko bi pilotariren arteko lehia izan zen eta Andoni Iribarrenek 18-12 irabazi zion Eneko Sanz­berrori.

Alebin A mailan, Oiartzungo Oiarpeko Ekain Etxeberriak 18-9 irabazi zion Berako Gure Txokoako Mikel El­tzaur­diari.

Infantil B mailan, Berako Gure Txokoako Ibai Rosek 18-11 irabazi zion Igantziko Biltokiko Oihan Canabali.

Infantil A mailan, Berako Gure Txokoako Ander Errandonea nagusitu zen, 18-11 irabazi baitzion Iruñeko Donibaneko Unai Lasori.

Kadete mailan, azkenik, Lesakako Arkupeko Jon Olaizolak 18-2 irabazi zion Berako Gure Txokoako Xabi Mendiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun