Sagardotegira ateraldia antolatu dute Gazte Asanbladak eta Ekaitza Elkarteak

Nerea ALTZURI 2011ko martxoaren 1a

Martxoaren 18rako hartu behar dira txartelak

Besta gogoz dago herria eta inauteriak pasatu orduko, sagardotegira begira jarri gara. Urtero tenore honetan egiten den bezala, aurten ere Gazte Asanbladak eta Ekaitza Elkarteak sagardotegira joateko ateraldia antolatu dute. Hilaren 26an eginen da.

Joan nahi dutenek autobuseko txartelak ostatuetan hartu ahal izanen dituzte, eta martxoa­ren 18a baino lehen erosi beharko dituzte. Aipatu, halere, sagardotegira joan bai, baina autobusean joan nahi ez duenak ere antolatzaileak jakinaren gainean paratu beharko dituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun