Pelle-Ttiki Haur Eskolaren aldeko eguna arrakastatsua eta jendetsua izan zen. Goizean, pottokak, jokoak, Lasarteko kantariak, kalejira, ate irekiak, hameketakoa... izan ziren eta ondotik, ehundik gora guraso eta haurrek elkarrekin bazkaldu zuten. Arratsaldez, frontoia ederki bete zen, 400 sarrera baino gehiago saldu baitziren. Porrotx pailazoak, Txapas eskusoinulariak eta Lasarteko antzerki eskolako lagun batzuk sudur gorria jantzita ikuskizun polita eskaini zuten. Pelle-Ttikiko ttikien hezitzaile eta amatxoek beurek prestaturiko bi bertso ere kantatu zituzten. Otsailaren 13koa ikusita, Pelle-Ttikik bultzada ederra izan du aitzinera segitzeko.