Ezker Abertzaleak agerraldi publikoa egin zuen otsailaren 12an Arrano elkartean, hurrengo udal-hauteskundeei begira abiatu den Herri Programa parte-hartzailea eraikitzeko ibilbidearen berri emateko. Ezker Abertzalearen ustez, Herriko Etxetik kanporatuak izan ondotik, «beren alderdi interesen araberako erabakiak hartu dituzte behin eta berriz, noiz edo noiz legezkotasunaren muga urratuz ere bai, hagitz garrantzitsuak diren gaien inguruan: Landazelaiak eta bertze hirigintza proiektuak, kiroldegia, kultur etxea, Kornelia Lekuona afera…».