Torturaren kontrako elkarretaratzea egin zen otsailaren 13an

Aitor AROTZENA 2011ko martxoaren 1a

Utzitako argazkia

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako Eguna zela eta, Euskal Herriko bertze hain­bat lekutan bezala, konzentrazioa egin zen herrian. 80 lagun bildu ziren isilean Plaza Zaharrean, Torturarik ez! lemapean. Elgarretaratzean jakinarazi zutenez, «aurten 30 urte bete dira Joxe Arregi Karabantxeleko erietxean hil zela, komisaldegian jasandako torturengatik. Orduzkero milaka izan dira torturatuak Euskal Herrian. 2010ean bertan 64 lagunek salatu dituzte torturak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun