Hiru mozorro onenak sarituko ditu Larun Haizpe merkatarien elkarteak inauterietako astelehenean. Sari gisa, Jasolan gastatzeko 200 euroko balea, Beti Jain gastatzeko 150eko balea eta Zubiondorako 100 eurokoa banatuko ditu. Sari berezi bat ere izanen da hobekien mozorrotutako ostatuarentzako.