Aitzinera doa Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Dagoeneko lehendabiziko fasea bukatu da eta orain finalaurrekoei ekinen diote bertsolariek. Hain zuzen, lehendabiziko finalaurrekoa Berako Kultur Etxean eginen da martxoaren 12an. 17:30ean hasiko da eta sei bertsolari ariko dira nor baino nor. Bazkideen eta 16 urtetik beheitikoen sarrerak 5 euro balio ditu, eta helduenak 8 euro. www.bertsosarrerak.eu webgunean ere eros daitezke.
Aurtengo txapelketan bi dira herritarrak: Julen Zelaieta txapeldun izandakoa eta Patxi Castillo, txapelketan lehendabiziko aldiz ari dena.