Ura aurrezteko etxeko iturrian jartzeko mila tresna banatuko dira

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 1a

Utzitako argazkia

Otsailaren 14n Beralande­tan­­ eskainitako informazio saioan, Bidasoa ibaian hartu beharko liratekeen neu­rrie­z­ eta udako instalazioetan uraren kudeaketarako neu­rriez aritu zen CRANA Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa. Neu­rriok 2010ean egin den ikerketa baten ondorio dira, Herriko Etxeak­ eta herritarrek parte hartu dutena, CRANAren lagun­tzaz. Herriko hainbat instalazio­tan ekoauditoria egin da, ur gabeziak aztertu eta soluzioak­ emateko. Instalazio ho­rietako batzuetan ez dago ur-kontadorerik ere, eta horrek uraren erabilera egokia zaildu egiten du. Bertze­tik, aitzinera begira, ura aurrezteko sentsibilizazio kanpai­nari ekinen dio Udalak eta ura aurrezteko mila gailu bana­tu­ko ditu, etxeko itu­rrie­­tan jartzeko. Uda garaian­ herriko zenbait lekutan, Ibardi­nen erraterako, izaten den ur eskasiagatik kezka azaldu dute, eta Lesakarekin ba­te­ra eginen den plan ba­te­ra­tuarekin moldatu nahi da arazoa. Zia errekaren eskuinal­detik 180 metro luze izanen dituen pasealekua ere egin nahi da eta hala, 90 zuhaitz eta 90 zuhaixka jarriko dira tarte ho­rre­tan. Gerora, Bidasoa bazterrean ere oinezkoendako pasealekua egin nahi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun