Ibibilbide Literarioak egitasmoan parte hartuko dute Berako Toki-Onako ikasleek

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 1a

DBH 3 eta 4ko hogeita lau ikaslek astebete emanen dute Asturiasko Colunga herrian

Espainiako Hezkuntza Ministerioak antolatutako “Rutas Literarias” proiektuan parte hartzeko aukeratua izan da Berako Toki-Ona Institutua. Gaztelania eta Literaturako departamentuak aurkeztutako lan bati esker DBH 3. eta 4. mailako hogeita lau ikaslek izango dute Asturiaseko Colunga herrian astebete pasatzeko aukera.

Bertan, Leopoldo Alas “Clarín” idazlearen obrak landu eta ikasteko aukera izanen dute, ekintza ezberdinen bidez. Bidaia, martxoaren 13tik 19ra izanen da, eta Jaengo Andújar herriko “IES Sierra Morena” Institutuko ikasleekin batera izanen dute egonaldia.

Ibilbide Literarioen proiektuaren helburuen artean, bertze erkidegotako ikasleekin elkarezagutza bultzatzea da. Bortzirietako ikasleek lan ezberdinak egin behar izanen dituzte bidaian zehar; hauen artean, blog bat eta Bortzirietako aurkezpena. Bidaiatik bueltan, bertze ikasleei erakutsiko diete bertan ikasitakoa.

Aintzane Gascón eta Esther Lili irakasleekin joango dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun