«Mairu eta Kristauak» ikuskizuna eskainiko du Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 24a

Tantirumairu euskal folklore taldeko gaztetxoak, Sanferminetako emanaldian. Artxiboko argazkia

Lesakan karrikaz karrika izanen da emanaldia, larunbat arratseko 20:00etan Atxaspitik abiatuta

«Mairu eta Kristauak, San Ferminetako inauteriak» dantza saioa eskainiko du otsailaren 26an, larunbat arratseko 20:30etik aitzinera Lesakako Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak, dantza taldearen 30. urteurrena ospatu bidenabarkoan.

Ordu horretan Atxaspitik abiatuko dira dantzariak eta garai batean Lesakako inauterietan egiten ziren mairu eta kristauen arteko dantza jokuak irudikatuko dituzte, bi taldeen arteko gorabeherak eta borrokak. Dantza antzeztuan oinarritzen da ikuskizuna eta karrikaz karrika ibili ondotik, Plaza Zaharrean bukatuko dute ibilbidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun