Duela gutxi aurkeztu du AEK-k Korrikaren 17. edizioa. Maitatu, ikasi, ari... euskalakari lelopean, aurtengo edizioa Trebiñun hasiko da, apirilaren 7an, eta Donostian bukatuko da, apirilaren 17an. Informazio osoa www.korrika.org web orrian dago ikusgai. Korrika Bortzirietatik ere pasatuko da, hain zuzen apirilaren 11n, astelehenarekin. Oraindik ordutegiak zehazteko modurik ez bada ere, arratsaldean pasatuko da, segur aski. Ohi denez, Bortzirietan batzorde bat osatuko da Korrikari dagokion guztia antolatzeko. Horretarako lehenbiziko bilera Beran eginen da (Beralandetan), otsailaren 22an, asteartearekin, 19:00etan. Bilera irekia izanen da, interesa duen guztiak parte hartzeko.