Urrezko Aizkolariak Eusko Label binakako aizkolari txapelketako finaleko bigarren bikote protagonista ezagutuko da otsailaren 20an, igande eguerdiko 12:00etan Arabako Espejo herrian jokatuko den finalerdiaren ondotik. Valdegobiako Patataren Feriaren baitan jokatuko den aizkora saio horretan Donato eta Oihan Larretxea aita-semeak, Gipuzkoa eta Bizkaiako txapeldunen kontra ariko dira, Iñaki Azurmendi eta Aitzol Atutxa, Atutxa II.aren kontra. Bikote bakoitzak 14 enbor moztu beharko ditu, 6 modalitate ezberdinetan eta Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan otrailaren 27an jokatuko den finalerako txartela izanen dute jokoan. Finalean esperoan dituzte Arrospide eta Mugertza II, joan den igandean Munitibarren jokatu zen bertze finalerdian nagusitu baitziren.
Gaztetxo mailako hirugarren postua ere lehian
Espejon jokatuko den saioan Urrezko Aizkolarien gaztetxo mailako hirugarren eta laugarren postua ere jokoan izanen dute Laudioko Mikel Ussia eta Gaizka Lopezek alde batetik eta Araiako Eloy Kortxero eta Barakaldoko Julen Larrea, Larrea III.ak. Bikoite bakoitzak sei enbor moztu beharko ditu, lau modalitate ezberdinetan.