Ligli Troupe taldeak antzerkia eskainiko du otsailaren 19an Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 18a

Larunbatean 19:00etan hasita, "No es tan fácil, el musical" eskainiko du gaztelaniaz

Otsailaren 19an, larunbat arratsaldeko 19:00etan antzerkia izanen da Berako Kultur Etxean. Ligli Troupe taldeak “No es tan fácil, el musical” antzeslana eskainiko du gaztelaniaz, 19:00etatik aitzinera. Berako Kultur Batzordeak antolatutako ikuskizunera sartzeko 4 euro ordaindu beharko da.

 

Sinopsia

Ez gara abeslariak izaten saiatzen, ez dugu dantzariak izan nahi, baina bai saiatzen garela aktoreak izaten eta horretan datza Paco Mirren No es tan facil antzezlanean oinarrituta egin dugun bertsioa. Zure bikotekidearekin duzun erlazioa moztu nahi duzunean hainbat gauza imajinatuko dituzu, amaraunduko dituzu, modu zehatz batean jokatuko duzu....

Ez dugu nahi maitasuna akautzea, betiko irauten ahal zuen!!! baina zuen bikotekideari berarekin (elkarrekin) ez duzula erlazioarekin jarraitu nahi errateko beharra duzunean... Ez duzue formula magikorik lortuko baina bai barre eginen duzue pentsatzen eta imajinatzen “Uzten zaitut” esaldiak zenbat aukerak ematen dituen ikusita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun