Otsailak 13an, torturaren kontrako eguna dela eta, Euskal Herriko bertze hainbat lekutan bezala konzentrazioa egin zen Lesakan. 80 lagun bildu ziren ixilean Plaza Zaharrean, Tortutarik Ez lemapean. Elgarretaratzean jakinarazi zutenez, “aurten 30 urte bete dira Joxe Arregi Karabantxeleko erietxean hil zela, komisaldegian jasandako torturengatik. Orduzkero milaka izan dira torturatuak Euskal Herrian. 2010 bertan 64 lagun izan dira torturatuak”.