Apirilaren 17an zazpigarren aldiz eginen den Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartu nahi dutenentzat, izen-emateko epea martxoaren 14an zabalduko du Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, 09:00etatik aitzinera. Interesatuek www.manttale.com web orrian apuntatu beharko dute.
Joan den urtean bezala, 450 dortsal paratuko dira lasterkarien eskura eta behin kopurua betetzen denean, itxaron zerrenda bat osatuko da.
Izena eman nahi duen kirolari federatu bakoitzak 22 euro ordaindu beharko ditu eta federatua ez dagoenak, berriz, 25 euro, behar diren aseguruak egin ahal izateko. Dortsala hartzerako orduan ezinbertzekoa izanen da federatuen txartela aurkeztea, eta hala ez balitz, hiru euro ordaindu beharko ditu isun bezala.