Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 16a

Alaitz Rekondo. Artxiboko argazkia

Orain­ arte Nafarroako Ber­tsozale Elkarteko presidentea izan den Manolo Arozenari lekukoa hartuz, Alaitz Re­kondo lesakarra ariko da hemendik aitzinera lan horretan. Bor­tzirietako Bertso Eskolan hasi zuen bertso­la­­ritzarekin harremana Rekondok eta azken ur­­teotan gai-jartzaile eta aurkezle lanetan aritu da. Urtarrilaren 29an Nafarroako Ber­tsozale Elkarteak Lesakan egindako urteko Batzar Nagusian izendatu zuen lehen­da­kari. Egun berean egin zen urteko balan­tzea ere, eta 2011rako egitasmoa zehaztu eta iazko kontuak eta aurtengo au­rrekontua onartu ere bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun