Gaur egun edonork badu Interneterako sarbidea. Eta Udalak etxeetara bidaltzen dituen orri informatiboak, udal aktak eta eskaera ereduak ere Udalaren web orritik inprima daitezke. Hala, eskabide orokorrak, bikoteak udal erregistroan inskribatzeko, larreak eta oihaneko sasiak erretzeko nahiz zuhaitzak botatzeko eskaera orriak inprimatu eta betetzen ahal dira, ondotik udaletxean aurkeztuz.