Zuhaitzaren Eguna

Nerea ALTZURI 2011ko otsailaren 15a

Eguraldi txarragatik, bertan behera gelditu zen eskolakoek ilbel­tzaren 26rako iragarria zuten Zuhaitzaren Eguna. Baina ez da horrega­tik egin gabe gelditu. Otsai­laren 9an 100 bat pago landare landatu zituz­ten neska-mutikoek Az­kila­rrean, Ximoneko ardi borda inguruan. Ber­tzalde, aipatu, mar­txoa­ren 3an Etxa­la­rera joanen direla eskolako ikasle eta irakasleak. Ortzegun Gizen eguna da han, eta Etxa­larko nes­ka-mutikoen antzerkiak ikusiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun