Medikuaren etxea ikusteko ateak zabalik egonen dira bi egunez

Nerea ALTZURI 2011ko otsailaren 15a

Medikuaren etxean egin diren zaharberri­tze lanak akautu ondotik, eraikina ikusteko bi egun paratu ditu Herriko Etxeak: bata otsailaren 21a, astelehena, eta bertzea otsailaren 25a, ortzirala, 10:00etatik 11:00­etara. Ordu honetatik kanpo ikusi nahi dutenek He­rriko Etxean abisua eman behar dute, herriko langileak jakin dezan.

Bide batez, udaletik jakinarazi dute alokairua zenbatekoa izanen den jakiteko prozedura hasi dutela, alokairuan emateko legezko prozedurarekin hasi direla, alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun