Gurasoendako solasaldiak antolatu ditu Euskara Mankomunitateak

Aitor AROTZENA 2011ko otsailaren 15a

Ortziral honetan izanen dira Kasinoan, euskaraz eta gazteleraz

Otsailaren 18an, or­tziralarekin, Kasino ostatuan, gurasoentzako bi hitzaldi antolatu ditu Bor­tzirietako Euskara Mankomunitateak. Erakunde ho­rrek familietan euskararen erabilera susta­tzeko egitasmo zabala du, eta hitzaldi hauen bitartez orain arte familiei banatu dien materiala eta antolatu dituen ikastaro eta saioak osatu nahi ditu. Ez da lehen aldia gisa honetako hitzaldiak an­tolatu dituena; abenduan, hitzaldi hauek berak antolatu zituen Beran.

Bi hitzaldi izanagatik, gai beraren inguruan arituko da Iñaki Eizmendi hizlaria. Izan ere, gai orokorra familian euskararen erabilera indartzea da, eta bi hitzaldietan ho­rretarako baliabideak, gomendioak eta tresnak eskainiko dira.

Lehenbiziko hitzaldia 17:30ean izanen da. Guraso euskaldunei zuzendua da, eta euskaraz eginen da. Erabiliko al dute nire seme-alabek euskara? Norekin? Nolako euskara? du izenburu. Hi­tzaldi horretan guraso euskaldunek hizkuntzen erabileraren inguruan izaten dituzten kezkei eran­tzuna emanen zaie.

Bigarren hitzaldia 19:00etan izanen da. Euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendua izanen da, eta gaztelaniaz emanen da. No sabemos euskera... ¿Cómo podemos ayudar a nuestras hijas e hijos? izenburupean, hizlariak guraso erdaldunek izaten dituzten ohiko kezkei erantzunen die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun