Liburutegiko sinadura bilketa

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 15a

Nafarroako Gobernuak liburutegiko lanpostua betetzeko egin duen deialdiaren arabera, lanpostu horietan ari­tzeko ez da beharrez­koa euskaraz jakitea; eta jakitea ez da baloratu­ko. Deialdi horren kontra hainbat helegite paratu dira. Baina herritarren aldetik ere erabaki ho­rren aurkako eran­tzuna eman nahi da eta hortaz, liburuzainak euskaraz jakin behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa paratu da mar­txan, Gobernuari eta Arartekoari helaraz­te­­ko. Bera eta Lesakan abiatu da ekimen hau eta bi liburu­tegietan arratsal­dez egin daiteke sina­du­ra, otsai­laren 28ra arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun