Saharari buruzko zikloa abiatuko da otsailaren 17an Berako Kaxerna Gaztetxean

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 17a

Saharako egoera hobeki ezagutzeko ziklo interesgarria antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak. Utzitako argazkia

Hainbat dokumental eskainiko dira eta hilaren 26an mural margotzea, hitzaldia eta afaria izanen dira zikloa bukatzeko

Berako Kaxerna Gaztetxeak Saharari buruzko zikloa abiatu du otsailaren 17an, ortzegun arratsaldeko 19:00etan eskainitaKO “Garrasia Saharatik” dokumentalarekin. 2008ko filma honek Saharar herriaren egoera islatzen du.

Berako Kaxerna Gaztetxeak Saharari buruzko zikloa abiatuko du otsailaren 17an, ortzegun arratsaldeko 19:00etan eskaini duen “Garrasia Saharatik” dokumentalarekin. 2008ko filma honek Saharar herriaren egoera islatzen du.

Zikloak segida izan du otsailaren 20an. Igande arratsaldeko 18:00etan hasita bi dokumental ikusgai izan dira Gaztetxean. Lehenbizikoan, “Tuizza” izenburupean, Saharar emakumearen bizimodua erakusten da eta bigarrenean “Basamortuko irribarreak” izenburua duenan, Saharar haurrak Euskal Herrian, kanpalekuetako bizimodua eta sahararren gatazka eta borrokarako arrazoiak erakusten dira.

Aste honetan, otsailaren 24an, ortzegunarekin, 19:00etan “Hacia el Mundo con tus ojos” 2006ko dokumentala eskainiko da. Tindufetik 30 kilometrora, Algeriako hegomendebaldeko hiri ttiki batean kokaturiko dokumentala da, Mundu osoko basamorturik gogorrenetako batean. 150 argazki kamera eraman zituzten bertara eta errefuxiatuen esku utzi.

Otsailaren 26an, larunbatean, azkenik, 09:00etan mural margotzea eginen da Gaztetxean. 19:00etan hitzaldia emanen da eta zikloa bukatzeko, afari girotua izanen da. Afari honetarako txartelak dagoeneko salgai daude Kataku Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun