Nafarroako Ingurumen Departamentuaren menpe dagoen CRANA Fundazioak, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak, alegia, Bidasoa ibaian hartu beharko liratekeen neurriez eta uda instalazioetan uraren kudeaketarako neurriez solasteko saio informatiboa eskainiko du otsailaren 14ean, astelehen arratsaldeko 18:30etik aitzinera Berako Beralandeta aretoan.
Neurri hauek, 2010ean egin den ingurumen ikerketa baten ondorio dira, Herriko Etxeak eta Berako bizilagunek parte hartu dutena, CRANAren laguntzaz. Ekimena, Europako Sud’eau proiektuaren baitan kokatua dago. Proiektu honetan, Europako hegomendebaldeko zenbait eskualdek parte hartzen dute, hala nola, Kantabria, Nafarroa, Katalunia, Midi Pyrenees, Gaztela-Leon eta Oporto. Proiektu osoaren aurrekontua 2.163.000 eurokoa da eta horietatik 405.000 euro Nafarroari dagozkio.