Otsailaren 12an, larunbat goizean jokatu ziren Bortzirietako eskuz banakako hamargarren pilota txapelketako finalak Lesakako udal pilotalekuan. Gehienak partida borrokatuak eta orekatuak izan ziren eta ikusleak gustora egon ziren.
Aurrebenjamin mailan, Lesakako Arkupeko bi pilotari izan ziren aurrez aurre eta partida borrokatu baten ondotik, Imanol Ugaldeberek 18 eta 16 irabazi zion Xuban Fernandez-i.
Benjamin B mailan ere partida polita ikusi zen eta Igantziko Biltokiko Patxi Loiartek 18 eta 14 irabazi zion Lesakako Arkupeko Asier Larralderi.
Benjamin A mailan, Txarutako Oier Ariztegik 18 eta 15 irabazi zion Goizuetako Umore Onako Eñaut Apezetxeari.
Alebin B mailan, Etxalarko Altxata elkarteko bi pilotariren arteko lehia izan zen eta Andoni Iribarrenek 18 eta 12 irabazi zion Eneko Sanzberrori.
Alebin A mailan, Oiartzungo Oiarpeko Ekain Etxeberriak 18 eta 9 irabazi zion Berako Gure Txokoako Mikel Eltzaurdiari.
Infantil B mailan, Berako Gure Txokoako Ibai Rosek 18 eta 11 irabazi zion Igantziko Biltokiko Oian Canabal-i.
Infantil A mailan, Berako Gure Txokoako Ander Errandoneak 18 eta 11 irabazi zion Iruñeko Donibaneko Unai Lasori.
Kadete mailan, azkenik, Lesakako Arkupeko Jon Olaizolak 18 eta 2 irabazi zion Berako Gure Txokoako Xabi Mendiri.