Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko ohiko batzarraldi nagusia eginen du otsailaren 12an, larunbat arratsaldeko 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean.
Joan den urteko batzarreko akta irakurri eta, bazkideek hala baderitzote, onartu ondotik, iaz egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dira. Gero, 2011ko ekitaldiak eta aurrekontua begiratuko dituzte eta kuoten eguneratzea eztabaidatuko dute. Nafarroako Kutxaren Zuk Aukeratu, zuk erabaki programari buruzko informazioaz gain, aldagelak, egoitza edo futbol-zelaiari buruzkoa ere emanen da. Zuzendaritza batzordearen berritzea aztertu ondotik, eskari-galderen txanda izanen da.
Batzarra elkartearen egoitzan izanen da eta bukatutakoan lunch ttiki bat eskainiko dela ere jakinarazi dute.