Berako abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat arratsean Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 9a

2012ko udaberrian Zilarrezko Ezteiak ospatuko ditu Berako Abesbatzak. Utzitako argazkia

2012ko udaberrian ospatuko duen 25. Urteurreneko ekitaldiak prestatzen hasiko da

Berako Abesbatzak kontzertua eskainiko du otsailaren 12an, 20:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. Sarrera doan izanen da. Martxoaren 12an Igeldon izanen da Berako Abesbatza eta 2012ko udaberrian ospatuko duen 25. urteurrenaren ospakizunak prestatzen hasiko da.

Berako Abesbatzak kontzertua eskainiko du otsailaren 12an, 20:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. Sarrera doan izanen da eta honako egitaraua abestuko dute:

Gaur Akelarre Gorbeian (Luis de Aranburu), Ilunabarra (Mocoroa), Catro Vellos Mariñeiros (M. Groba), Juramento (Miguel Matamoros), BinbiliBonbolo (Herrikoia), Kukua (Sorozabal), Bicos de Coral (José Alfredo Oliveira), Goizeko Izarra (Herrikoia), La Chaparrita (Vivian Tabbush), Iru Txito (Aita Donostia) eta La Cucaracha (Ramón Noble).

 

Zilarrezko Ezteiak

Larunbateko emanaldiaren ondotik, Berako Abesbatza Igeldon izanen da martxoaren 12an eta abudo, 2012ko udaberrian ospatuko duen 25. urteurrenaren, Zilarrezko Ezteien ospakizunak prestatzen hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun