Mikel Castillo beratarra finalista Mikro-Ipuin lehiaketan

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 9a

Mikel Castillo Graziarena finalista. Artxiboko argazkia

Labiaga ikastolan Lehen Hezkuntzako 6. Mailako ikaslea da

Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela Argitaletxeak, urtero antolatzen duten Mikro-Ipuin Lehiaketak, Nafarroako ikastetxeetako ikasleek euskaraz idatzitako testurik hoberenak saritzen ditu. Labiaga Ikastolako Mikel Castillo Graziarena, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikaslea finalista gelditu da.

Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela Argitaletxeak, urtero antolatzen duten Mikro-Ipuin Lehiaketak, Nafarroako ikastetxeetako ikasleek euskaraz idatzitako testurik hoberenak saritzen ditu. Lehiaketa hau Nafarroa osoko Lehen Hezkuntzan edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan euskaraz edo euskara ikasten duten ikasleei zuzendurik dago. Labiaga Ikastolako Mikel Castillo Graziarena, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikaslea finalista gelditu da. Hauxe da bere ipuina:

 

ERLOJUAN

Erlojuen istorioan orratzen arteko ezberdintasuna nabaria zen. Orduen orratzak inbidiaz begiratzen zion minutuenari: berak 12 ordutan egiten zuena, ordu bakar batean egiteko gai zen. Minutuen orratza jaun eta jabe sentitzen zen erlojuen munduan segundoen orratza iritsi zen arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun