Gonbidatu berezia izanen da otsailaren 13an, igandearekin, Arantzan, Euskal Herrian hain ezaguna den Porrotx pailazoa etorriko baita. Egun horretan, Pele Ttiki haur eskolaren eguna ospatuko da estreinako aldiz eta horren harira etorriko da Porrotx. Dena den, ez da eguneko ekitaldi bakarra izanen, egun osoko egitarau zabala prestatu baitute.
Egitaraua
• 11:00etan plazan: pottokak eta haurrentzako jolasak izanen dira.
• 12:30ean: plazatik abiatuta elizako gorapera kalejira eginen da. Ondotik, Pelle Ttiki ikusteko aukera izanen da, ate irekiak izanen baitira. Pintxoak dastatuz eta kantuan arituz tarte ederra pasatuko dute.
• Ondotik: kalejiran bazkaltzera joanen dira.
• 14:00etan: herri bazkaria eginen da.
• 16:30ean frontoian: Porrotx pailazoa eta Txapas laguntzailearen saioa izanen da, txokolate bero eta gozoarekin lagunduta. Sarrera 5 euro kobratuko da, helburua Pele Ttikiren alde dirua biltzea baita.