Lesakako Arcelor Mittal lantegia bisitatu du Roig Lan Kontseilariak

TTIPI TTAPA 2011ko ots. 7a, 11:41
Jose Maria Roig kontseilaria, Arcelor Mittaleko Javier Sanchez Ezcaray eta Jorge Diazekin batera. Utzitako argazkia

25 milioiko inbertsioa egiten ari da Bidasoaren Planaren barrenean

Jose Maria Roig Aldasoro, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak Arcelor Mittal multinazionalak Lesakan duen lantegia bisitatu zuen otsailaren 4ean, ortziral eguerdian. Bidasoa proiektuaren barrenean egin diren inbertsioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen.

Jose Maria Roig Aldasoro, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak Arcelor Mittal multinazionalak Lesakan duen lantegia bisitatu zuen otsailaren 4ean, ortziral eguerdian. Bidasoa proiektuaren barrenean egin diren inbertsioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen.

Hain zuzen, 25 milioi euroko inbertsioa egin da, altzairugintzarako lerro konbinatua egiteko. Arcelor Mittaleko ordezkaritzaren buru Javier Sanchez Ezcaray, Giza Baliabideen Zuzendaria izan da.

Lesakan jakinarazi dutenez, Bidasoa Planaren barrenean gauzatuko diren inbertsioek Arcelor Mittalek herrian duen konpetibitate eta modernitate maila handituko dituzte. Plan hau 2008ko uztailean onartu zen, sindikatuen oniritziarekin. Nagusiki, galbanizatu eta margotze lanetarako lerro konbinatua ezarriko da lantegian. Lerro berrian galbanizatu lanak egiten joan den abenduan hasi ziren eta urtarrilean hasi dira proba gisara galbanizatu-margotze probak egiten. Honela, txapa margotuaren produkzioa Lesakan biltzen da, Legasan zeuden makinak Arcelor Mittaleko bertze lantegietara eraman baitira, Berrioplano eta Lesakara. Multinazionaletik aioatu dutenez, garraio gastuak eta energia aurrezten dira modu honetara, eta bezeroarekiko arreta ere hobetzen da, fabrikazio denbora aunitz murrizten baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun