Urtarrilaren 29an urteroko Batzar Nagusia egin zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak Lesakan. Horretan, bertzeak bertze, iragan urteko balantzea egin zen eta 2011rako egitasmoa zehaztu, baita iazko kontuak eta aurtengo aurrekontua onartu ere.
Horrez gain, lehendakari berria hautatu zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteakk, aurrerantzean Alaitz Rekondo izanen da zeregin horretan. Manolo Arozena orain arteko presidentea ordezkatuko du Rekondok. Lehendakari berria lesakarra da, Bortzirietako Bertso Eskolan hasi zuen bertsolaritzarekin harremana eta azken urteotan gai-jartzaile eta aurkezle lanetan aritua da hainbat txapelketetan.