Zabalik dago ‘La Miguel Indurain’ proban izena emateko epea

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 2a

Miguel Indurain txirrindularia joan den urteko probaren aitzinetik. Artxiboko argazkia

Uztailetik ekainaren 25era aldatu dute aurten eguna

La Miguel Indurain lasterketaren XX. edizioa ez da uztailean eginen, Beratarra Txirrindulari Elkartea probaren antola­tzaileak lasterketa ekainera ai­tzineratzea erabaki baitu aurten. Mi­guel Indurain bezala, bosna Frantziako Tour iraba­zi dituzten Eddy Merckx belgiarra eta Bernard Hinault frantziarra omen­tzeko asmoa du Berata­rra Txirrindulari Elkarteak eta azken honek ezin du uztailean etorri, preziski Tourraren antolaketa lanean burubelarri ari­ko delako. Horregatik ekainaren 25era aitzi­neratu dute proba.

Dagoeneko zabalik dagoena lasterketan izena emateko epea da. Inter­netez bak­a­rrik apunta­tzen ahal da, www.laindurain.com-en. 2.000 txi­rrin­dulariren mugara ailega­tzean itxiko da izena emateko epea.

 

1992an lehen aldiz

Miguel Indurain txi­rrin­dulariaren omenez hasi ziren 1992an lasterketa hau antolatzen, eta hasierako 500 partaideetatik 2.000 lagunetara ailegatua da azken urteotan. Urte hauetan guztietan toki au­ni­­tzetako jendeak hartu du parte: Euskal Herria, Espainia, Fran­tzia, Her­be­hereak, Italia, Alemania, Belgika, Argentina...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun