Egunak ailegatzeko desiatzen egonen dira gargero Mozorro Xuriak, baina baita gainerako herritarrak ere, inauteriak denen bestak baitira.
Otsailak 17, ortzeguna
• Goizean: Mozorro Xuriak Primitibo ostatuan gosaria.
• Ondotik: eskolara ohiko bisita eginen dute musikariekin.
• Segidan: baserrietara joanen dira musikari eta bertsolariekin.
• Arratsaldean: eskolan haurren mozorro besta.
• Gauean: Mozorro Xuriak Primitibo ostatuan afaria.
Otsailak 18, ortzirala
• Goizean: Mozorro Xuriak Primitibon gosaldu eta herrian ibiliko dira eskean eta haurrak baserrietan.
• Eguerdian: Mozorro Xurien bazkaria Pabloenean.
• Arratsaldean: poteoa.
• Gauean: emakumeen afaria Pabloenean eta bertso afaria Aterpen, Jon Maia, Jexux Mari Irazu eta sorpresa izanen den hirugarren bertsolari batekin.
• Ondotik: dantzaldia Salaberrirekin.
Otsailak 19, LARUNBATA
• Eguerdian: Mozorro Xurien bazkaria Burlada ostatuan.
• 17:00etan: haur mozorrotuen desfilea.
• Ondotik: berendua.
• 19:30ean: Mozorro Xurien arteko herri kirol desafioa frontoian.
• Gauean: Mozorro Xurien afaria Ekaitza Elkartean.
• Ondotik: Hobaneuke taldearekin dantzaldia.