Bitxikeriak

Nerea ALTZURI 2011ko otsailaren 1a

Tiburtzio Arraztoaren Laxoa, la pelota en la plaza liburuan ageri denez, 1681­eko irailaren 25ean lau aranztarrek lau gartzaindarren kontra bote luzean pilota partida jokatu zuten Iturenen. Orduko apez Pedro Joseph Zaba­leta eta Jeronimo de Elizmendi gartzaindarrak hitzartu omen zuten desafioa. Asteguna izanagatik jende aunitz bildu omen zen eta apustuetan diru­ aunitz ere jokatu zela dio liburuak. 7-3 gartzaindarrak hasi ziren irabazten, baina buelta eman eta aranztarrak 9-13eko markagailuarekin jarri zirela irakur­ daiteke. Partidak goizean hasi eta arratsera arte iraun omen zuen, saltsa dezentea sortu baitzen. Izan ere, aranztarrei pilotak uretan busti eta «tranpa» egitea leporatu zioten gartzaindarrek, pilotak bustita eta zuloekin astu­na­goak eta gogorragoak zirelako. Eskuak hondatu omen zituzten baztanda­rrek eta erretiratu egin omen ziren. Batzuk batzuen alde eta bertze­ak ber­tzeen alde. Baina nor ote ziren partida hura jokatu zuten lau aranztarrak?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun