Ez da ez gizon ttikia Itturtzenbordako Luis Madariaga, baina egin berri dituen koilara eta sardexka hauek ere ez dira gibelera gelditzen. Eskuetan dituen bi koilara ttiki horiek 1,10 metroko garaiera dute eta koilara eta sardexka haundiek, berriz, 1,80ko altuera. Laizarrarekin egin ditu eta oraindik ere esku ona duen lekuko dira.