N-121Ako moldaketa eta gasbidea egiteko lanek Bidasoko Bide Berdean eragin zituzten kalteak konpontzeko zolaberritze lanak egiten ari dira egunotan Lesakako Bereau eta Igantziko zentralaren artean. Zola konpontzeaz gain, zubi ttiki bat egokitu da eta barandak paratu dira. Azysa enpresa ari da lanean, Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentuak eta Gas Natural Fenosa enpresak ordainduta. Lan hauek joan den urtean eskatu zituen Bertizko Partzuergo Turistikoak, baina urte hondarrera arte ez ziren hasi. Datozen egunetan bukatuko da eta laister inaugurazio ekitaldia ere eginen da.