Zuzendaritza berria Biltoki elkartean

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 1a

Urtero garai honetan egiten duen bezala, Zuzendaritza Batzordea berritu du Biltoki elkarteak. 12 kidetatik sei be­rri sartu dira eta bertze sei atera; gainerakoek segitu eginen dute. Junta berritzearen ondotik, honela gelditu da zuzendaritza: Idoia Urtxegik lehendakari lanetan segituko du, Iban Txoperena lehendakariordea izanen da –juntan sartube­rria–; diruzainak Rosa Sein –lehendik zegoena– eta Amaia Goienetxe –kide berria– izanen dira; idazkari lanetan Sonia Ta­berna ariko da –kide berria–, eta bokalak Jabier Telletxea, Miren Mi­txe­lena, Xabi Almandoz, Aitor Almandoz –lau hauek lehendik zuzendari­tzan zeuden–, Mari Carmen Etxeberria, Ur­tzi Loiar­te eta Mikel Ur­txe­gi izanen dira –azken hiruak sartuberriak–. Zuzendaritza utzi duten sei bazkideak, bertzalde, Edurne Huizi diruzaina, Na­gore Txoperena idaz­karia, Edurne Irigoien lehendakariordea, Joseba eta Lurdes Larzabal eta Pedro Aldabe bokalak izan dira.

 

Mus Txapelketa

16 bikotek hartu zuten parte urtarrilaren 21ean Biltokin jokatu zen Euskal He­rri­ko Mus Txapelketaren kanporaketan. Bi bikotek lortu zuten Iruñeko Nafarroa mailako txapelketarako txartela, Imanol Retegi eta Iñaki Sein bikoteak eta Imanol Goienetxe eta Julen Aranburuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun