Administraria kontratatzeko probak hurrengo astean hasiko dira

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 1a

Euskarazko proba izanen da egin beharreko lehenbizikoa

Aldi baterako administrari-ofiziala kontrata­tzeko jarraitu beha­rreko prozedurari ekin dio Uda­lak. Deialdian izena emateko epea zabaldu zuen lehendabizi –ilbel­tzaren 31n bukatua– eta behin hori eginda, oposizio-lehiaketari emanen zaio hasiera. Hiru fasetan eginen da oposizio-lehiaketa: euskara proba lehenbizi­ko, lehiaketaldia gero eta oposizioaldia ondotik. Otsailaren 8an hasiko dira interesatuak euskara probarekin. Aurreikusitakoaren arabera, proba teorikoa eta praktikoa otsailaren 11n egin beharko dira eta proba informatikoa otsailaren 15ean.

 

Euskara proba

Ahoz nahiz idatziz euskaraz ongi jakitea baloratuko da, baina titulua edo baliokidea dute­nek ez dute azterketa hau egin beharrik izanen. Bi froga izanen dira, ahoz­koa eta idatziz­koa.

 

Lehiaketaldia

Mere­zi­­menduak baloratuko di­ra fase honetan: titulazioa, adminis­trazio pu­bli­­koan egindako lanak, prestakun­tza ikastaroak...

 

Oposizioaldia

Hiru ariketa egin beharko dira. Lehendabizikoan, deialdian eraba­kitako gaien inguruko galdera labur edo test moduko galderei ida­tziz erantzun beharko zaie. Bigarrenean, berriz, bi ariketa praktiko egin beharko dira. Eta hiruga­rrenan, informatika proba eginen da.

Oposizio-lehiaketa gainditzen dutenen ze­rrenda kaleratuko du ondotik Udalak, eta punturik gehiena lortzen duen lehiakidea izenda­tze­ko proposamena igo­rriko du. Proposamen hori iragarki oholean ere egonen da.

Aukeraketa eginda, 15 eguneko probaldia izanen du kontratuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun