Hotza, baina giro ederra San Anton Egunean

Aitor AROTZENA 2011ko otsailaren 1a

Aitor Arotzena

Hotzari aurre eginez, San Antoneko erromeri jendetsua ospatu zen urtarrilaren 23an Endara auzoan. Sinestunek orduero meza aditzeko aukera izan zuten San Anton baselizan eta batzuk bere animaliak, zakurrak batez ere, eraman zituzten, ermitaren inguruan hiru itzuli emanez bedeinkatzeko. Kanpoko aldean, trikitixa adituz eta dantzatuz, erroskillak eta taloak erosteko, dantzatzeko eta lagunartean trago bat hartzeko aprobetxatu zuen jendeak, goizeko hotzak kendu bidenabarkoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun