Urteko lehendabiziko hilabeteetan eginen dituen mendi irteerak zein izanen diren jakinarazi du Labiaga Ikastolako Larun Ttiki Mendi Taldeak. Otsailean Iratira joanen dira. 08:00etan abiatuta autobusez joatea da asmoa, baina betetzen ez bada, autoz. Martxoaren 13an Akozpera joanen dira; hilabete berean, 20an, Labiagako itzulia eginen dute Lizuniagatik abiatuta; martxoaren 27an Baztango ikastolarekin itzulia eginen dute; apirilaren 10ean Hiru iturriak eginen dituzte eta apirilaren 17an Zumalkora joanen dira, Berako Maratoi Erdia ikustera.
Aipatu, bertzalde, Santa Ageda eguna ospatuko dutela ikastolan.